Abadiño, 2020ko Abenduak 20
Gaur eguerdian Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak mobilizatu dira Abadiñoko udal-barrutira, Atxarteko harrobietara, eskalatzen ari zela erori eta zaurituta geratu den 45 urteko mendizale bat erreskatatzera eta ebakuatzera.
Gaur eguerdiko ordu bat eta erdiak aldera, larrialdiak koordinatzeko SOS Deiak 112 zerbitzura deitu dute Abadiñoko udal-barrutian, Atxarteko haitzarteko harrobien inguruan, eskalatzen ari zen gizon bat erori eta zaurituta zegoela esanez.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako zerbitzuak, horien artean, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, bidali ditu lekura, eta zaurituta zegoen eskalatzailea erreskatatu dute istripua gertatu den lekutik. Mendizalea egonkortu dutenean, istripua izan den lekura mobilizatu den Osakidetzaren helikopteroak eraman du eskalatzailea Galdakaoko ospitalera.