Lehendakariordeak gizarte-ekonomiaren lankidetza-espiritua eskatu du aurrekontuak aurrera ateratzeko eredu gisa

0
PRUEBA

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak lankidetzaren eta guztion onerako ahaleginaren balioen alde egin du gaur arratsaldean Bilbon, lan-sozietateek ordezkatzen dituzten balioen alde, datorren urterako Euskadiko Aurrekontuen onarpenean jarraitu beharreko adibide gisa.

 Josetxo Hernández Duñabeitiari, 37 urtez ASLEren bultzatzaile eta gerenteari, emandako Txemi Cantera sarian, lehendakariordeak berriro nabarmendu ditu lan-sozietateen eta sozietate partaidetuen balioak, errotzea, konpromisoa, pertsonekiko inplikazioa eta aurre egiteko gaitasuna, etorkizun hobe baterako prestatzeko.

 «Zuek hain ondo egin duzuen hori Aurrekontuetan ere islatu nahi izan dugu», adierazi du, Legebiltzarrean egunotan aurkezten ari den proiektuari erreferentzia eginez. Kontuak, batez ere, «Zifren gainetik, Euskadirentzako proiektua» dira, «Aurrekontuak konponbideak emateko tresna politikorik onena izateaz gain, izan nahi dugun gizartea proiektatzen dutelako». «Kontu hauek Euskadi krisialditik ateratzeko irtenbideak eskaintzen dituzte, baina, batez ere, eragile sozial eta ekonomikoen eta alderdi politiko guztien eskutik egiteko aukera ematen dute. Izan ere, kanpoko eragile batek, birus batek, eragin digun krisi hau elkarrekin saihesten jarraitu behar dugu, bertatik Euskadi jasangarri, inklusibo, kohesionatu eta kolaboratibo baterantz abiatzeko «, azaldu du.

 Ildo horretan, 2021ek «urte zaila» izaten jarraituko duela onartu duen arren, herritarrek ziurtasun handiagoa izango dute, «Lankidetza eta guztion onerako ahalegin partekatua», aurrekontuetan islatzea espero baitu.