Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 506,9 milioi euroko aurrekontua izango du 2021ean

0
  • Garraio arloak 326,9 milioi euroko zuzkidura izango du eta alderdi hauetan oinarrituko du bere jarduna: trenbide-azpiegituraren hobekuntzan, hiri-garraioaren eskaintzaren gehikuntzan eta Euskal Y-an.  
  • Etxebizitzaren arloak 271 milioi euroko aurrekontu finkatua du, eta alokairu sozialeko 1.250 etxebizitzen eraikuntza aurreikusten du, baita hutsik dauden etxebizitzak erakartzeko Bizigune programan 7.200 etxebizitzatara iristea ere. 
  • Beste udalerri bat gehituko zaio auzo zaurgarrienen hiri-berroneratzeari, eta arlo horrek 4,2 milioi euroko zuzkidura izango du. 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren aurrekontua 506,9 milioi eurokoa izango da 2021ean, eta hiru jarduera-ardatzen inguruan egituratuko da: lurraldearen berrikuntza, birsorkuntza eta egokitzapen jasangarria; etxebizitza duina izateko eskubidea bermatuko duen etxebizitza sozialeko politika; eta mugikortasun jasangarria eta segurua.  

Estatuaren kudeaketa – gomendio baten bidez finantzatzen diren Euskal Y azpiegiturara eta Hegoaldeko Trenbide Sahietsbidera zuzendutako partidak deskontatu eta gero, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailaren aurrekontua % 5,4 gehituko da 2020 urtearekin alderatuta, hau da, 23 milloi euro gehiago datorren urteko ekitaldirako.  

Zenbateko garrantzitsuena, termino absolutuetan, Garraioaren arloari dagokio, 326,9 milioi eurorekin. Etxebizitzaren arloak, berriz, 161,4 milioi euro izango ditu, eta zenbatekoa 271,2 milioi eurora arte igotzen da gehitzen badizkiogu Alokabide eta Visesa sozietate publikoen aurrekontuak.  

Lurralde Plangintzaren arloak, bestalde, 12 milioi euro kudeatuko ditu. 

LURRALDE PLANGINTZA

Lurralde Plangintzaren arloak 12 milioi euro izango ditu. Arlo horren aurrekontua jarduera-ardatz hauetan egituratzen da:  

  1. Lurralde Plangintza, guztira 000 euroko zuzkidurarekin. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak onartu ostean, gidalerro horiek Lurralde Plan Partzialen eta Lurralde Plan Sektorialen bidez garatzea sustatu behar da. Horri dagokionez, hirigintza-estandarrei buruzko dekretua berrikusten ari dira, eta Hiria Birgaitzeko eta Berroneratzeko Dekretua egingo da, eta Saltoki Handien Lurralde Antolamenduari buruzko Legea garatuko da.  
  2. Euskadi-Bultzatu 2050 Hiri Agenda onartu ostean, haren ekintzak inplementatuko dira Gobernuaren osotasunean. Lan horiek Nazio Batuen Habitat erakundearekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean egingo dira.
  3. Hiri-berroneratze integrala, 4,2 milioi euroko aurrekontuarekin.
  4. Genero-ikuspegia lurralde-plangintzan eta hirigintzan aintzat hartzearen aldeko apustua. Ardatz horrek, bestalde, 000 euroko diru-laguntzak bideratzen ditu toki-erakundeentzat, 2021. eta 2022. urteetarako.
  5. Lurralde-informazio geografikoa, 000 euroko zenbatekoarekin.  

Hiria berroneratzeko aurrekontua 4,2 milioi eurokoa da. Eta zenbateko horri urte anitzeko kredituetan dauden beste 17 milioi euro baino zertxobait gehiago gehitu beharko zaizkio. Kreditu horien bidez lau auzo pilotutan abian diren jarduketak finantzatzen ari dira (Otxarkoaga, Bilbon; Txonta, Eibarren; Aramotz, Durangon; eta Basaundi Bailara, Lasarte-Orian). Ekitaldi honetan Pasaiako Andonaegi auzoa (Trintxerpe) gehituko zaie auzo horiei.  

Eragiketa horien bidez, “Hiri Habitata” berrikuntza-ildoaren barruan sartu nahi da I+G+b (Ikerketa gehi Garapena gehi berrikuntza). Izatez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan, Sailaren esku dago berrikuntza-ildo hori eta 4,4 milioi euroko zuzkidura du. Zenbateko hori zuzenduko da Hiria Berroneratzeko Berrikuntza Zentro bat sortzera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan —Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Kataluniako eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoen laguntzarekin—, baita auzoetan proiektu zehatzak garatzera ere.  

ETXEBIZITZA  

Etxebizitzaren arloari dagokionez, Sailaren aurrekontua 161,4 milioi eurokoa da. Alabaina, etxebizitzaren arloko gastu zuzeneko politiken aurrekontu-ahalmena zehazteko, Visesa eta Alokabide sozietate publikoen aurrekontuak gehitu beharko zaizkio analisiari. 2021erako, Visesak 99,8 milioi euroko gastu-aurrekontua du eta Alokabidek 92,8 milioi eurokoa, hau da, etxebizitzarako aurrekontu finkatua  271,2 milioi eurokoa da.  

Zenbateko horretatik, % 75 alokairu-politikei zuzenean egotz dakiekeen gastua da eta % 25 hiria birgaitzeko politikei egotz dakiekeena. Horrek esan nahi du, termino garbietan, eta birgaitzea kenduta, etxebizitza-programaren gastu zuzenaren % 100 alokairu-politikei esleitzen zaiela.  

2021-2023 aldirako Etxebizitzaren Gida Planak zehaztuko du egungo erronkei erantzuteko eta pandemiak azaleratutako erronka berriei erantzuteko estrategia, honako ildo hauetan:  

  1. Etxebizitza Legearen tresnen garapenean aurrera egitea eta Etxebizitzaren Eskubide Subjektiboa bermatzea. Espero da Etxebizitza Legearen 9 araudi garatzea 2021ean. Eskubide hori betetzeko: Alokabidek kudeatzen duen parke publikoa txandakatuz esleituko dira alokairuko etxebizitzak; Bizigunek etxebizitza gehiago erakarriko ditu; etxebizitza sozial berriak eta zuzkidura-bizitokiak esleituko dira; eta etxebizitzen prestazio ekonomikoak ordainduko dira. Kalkulatzen da ekitaldiaren itxieran 500 familiari aitortuko zaiela Etxebizitzaren Eskubide Subjektiboa. Etxebizitzarako prestazio ekonomikoen ordainketa estaliko duen partida, berriz, 5 milioi euroko partida zabalgarriarekin zuzkitu da.  
  1. Alokairu eskuragarriaren eskaintza publikoa gehitzea. Aurreikusten da zuzkidura-bizitokiko eta babes publikoko 250 etxebizitza alokairura bideratzea. Sailak berak 250 etxebizitza sustatuko ditu (35 milioi €, ordainketa-kreditutan eta konpromisoetan), 500 Visesak (7,4 milioi), 100 toki-erakundeek eta 400 alokairu eskuragarria sustatzeko ekimen sozialek eta pribatuek. Azken talde horretan sartzen dira, halaber, kooperatibek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek abian jarritako lagapen-erregimeneko elkarlaneko etxebizitzak. Horietarako guztietarako 17 milioi euro zuzendu dira, urte anitzeko diru-laguntzen bidez. Etxebizitza parke propioa gehitzearekin batera, hutsik dauden partikularren etxebizitzak alokairura bideratzeko apustuari eutsiko zaio, bitartekaritza-programen bidez. Aurreikuspena da, 2021eko ekitaldiaren itxieran, Bizigunek 7.200 etxebizitza erakartzea, eta, horretarako, Alokabideri 33,1 milioi euroko ekarpena egitea, inoizko handiena, eta ASAP programak 400 etxebizitza erakartzea. 

Departamentuaren lehentasunetako bat da etxebizitza eskuratzearen bidez gazteen emantzipazioa bultzatzea. Helburu horren barruan sartzen dira: zuzkidura-bizitokiak sustatzea; etxebizitza-esleipenetan gazteentzako % 40ra arteko kupoak ezartzea; edo Gaztelagun programaren alokairurako laguntzak ematea. Laguntza horiek 2.500 laguni iritsiko zaizkie ekitaldiaren amaieran, eta 9,5 milioi euroko zuzkidura izango dute emakida berrietarako, eta beste 4,5 milioi 2019an eta 2020an jada emandakoak ordaintzeko. Lurzoru gehiago eskuratuko da alokairuko 1.000 etxebizitza babestu egiteko, 800 Sailak berak eta 200 Visesak.  

Azkenik, 15 urterako indarrean izango den Etxebizitzarako Itun Sozial berria proposatuko da. Itun sozial horren helburua izango da, epe horren amaieran, alokairu eskuragarriko eskaintza publikoa handitzea eta Euskadin dauden etxebizitza nagusien % 5era iristea.  

  1. Trantsizio ekologikoa eta energia-efizientzia sustatzea eta babestea, birgaitze integralari bultzada handia emanez. Horretarako, laguntza-araudi bateratu bat jarriko da abian, Next Generation planetan aurreikusitako energia-efizientziako eta irisgarritasuneko eskakizunekin bat etorriko dena. Laguntza-ildo horren bidez 000 etxebizitza birgaitu nahi dira, urte anitzeko kredituetan dituen 33 milioi euroko zenbatekoa erabiliz. Gainera, 6,4 milioi euro erabiliko dira udalek espazio publikoetan oztopo arkitektonikoak kentzearen arloko eta irisgarritasunaren arloko 150 proiektu berri finantzatzeko. 

Dagoeneko hasiera eman zaio Alokabidek kudeatzen duen alokairuko parke publikoa birgaitzeko eta deskarbonizatzeko Zero Planari —Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan—.  Asmo handiko ekintza horrek 200 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eskatzen du hemendik 2050era. 2021ean, inbertsio horretara 4,1 milioi euro bideratuko dira, bi eraikinetan proiektuak eta obrak egiteko.  

GARRAIOAK

Garraioaren arloak 326,9 milioi euroko aurrekontua izango du guztira, eta horietatik 262 milioi bideratuko dira azpiegitura eta garraio politiketara. Horiei beste 63 milioi gehitu behar zaizkie kudeaketa-kredituetan.   

Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak 87,6 milioi euro izango ditu erabilgarri, eta horietako gehienak, 81,7 milioi, Euskotrenentzat izango dira. Honako 5 helburu estrategiko hauetan biltzen dira arlo horretako jarduerak:  

  1. Mugikortasun Jasangarriari buruzko Legea
  2. Salgaien eta pertsonen garraio-politika
  3. Aireportu-eredu integratua
  4. Plataforma logistiko intermodalen garapena
  5. Euskadi-Akitania komunikazioen sustapena 

Euskotren – Eusko Trenbideak sozietate publikoak aintzat hartzen du beste 3 unitate gehitzea Gasteizko tranbiarako, 10,5 milioi euroko zenbatekoarekin (Horietatik 3,5 milioi datorren urteko aurrekontuan jasota daude). Halaber, salgaien trenbide bidezko garraioa indartu nahi da, tren-makinak Interes Orokorreko Trenbide Sareko zirkulaziora egokituz eta trena babesteko sistemak eguneratuz (ASFA Digitala). Bestalde, Donostialdean Topoaren lur azpiko saihesbidea abian jartzeko prestatzen ari da. Ildo horretatik, aurreikusten da 4 tren-unitate berriren eraikuntza kontratatzea eta egun martxan daudenak berritu eta Topoaren lurpeko trazadura berrira eta eskaeraren gehikuntzara egokitzea.

Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak 174,4 milioi euroko aurrekontua izango du, baina  zzenbateko horri gehitu behar zaizkio 58,68 milioi euroko kudeaketa-aginduak, trenbide-sare berria bultzatzeko, eta beste 4,5 milioi euro Hegoaldeko Trenbide Saihesbiderako, guztira 237,6 milioi euro.  

Zuzendaritza horren jarduketa nagusiak dira: 

  1. Trenbide-azpiegitura hobetzea, horretarako 103,6 milioi euro bideratuko dira. Kapitulu honetako jarduera nagusiak dira (tranbiari dagozkionak kanpo): Topoaren lurpeko pasanteari jarraipena ematea Donostian (29,7 milioi euro); Altza-Galtzaraborda tartea (3 milioi euro); Zarauzko geltoki berria (2 milioi euro); trenbidea berritzea (6,9 milioi euro); geltokiak, azpiegiturak eta segurtasuna oro har hobetzea (13,6 milioi euro); Eibar-Azitainen trenbidearen integrazioa (1,06 milioi euro); eta transferitutako lineen hobekuntza (1,3 milioi euro). 
  1. Hiri-garraioaren barruan trenbide-eskaintza handitzea, tranbiaren azpiegitura garatu, egokitu eta hobetzeko beharrezkoak diren jarduketen bidez, 15,2 milioi euroko Hor sartzen dira Gasteizen tranbia Salburua auzora eramatea (8,9 milioi euro), Bilbon tranbia Atxuri-Bolueta tartean hedatzea (5,3 milioi euro) eta Donostian, Leioan eta Gasteizen autobus elektriko adimendunaren ezarpena finantzatzea (967.000 euro). 
  1. Metro-sarearen garraio-zerbitzua bermatzea, erakunde eskudunekin elkarlanean, 50,26 milioi euroko Oinarrizko partida Bilboko Metroa kudeatzen duen Bizkaiko Garraio Partzuergoari egindako ekarpena da (49 milioi euro). 
  1. Euskal Trenbide Sare Berriaren bidez Europako trenbide-sarean sartzea, 63,94 milioi euroko zuzkidura ekonomikoarekin. Zenbateko horretan sartzen dira Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen dituen Estatuaren aginduen ondoriozko kudeaketa-kredituetako 58,6 milioi eta berezko finantzaketako 5,2 milioi. Proiektu nagusiak Hernani-Astigarraga tartea (22 milioi euro) eta Atotxako geltokia (19 milioi euro) dira. 
  1. Trenbide bidezko salgaien garraioa eta portuetako konektagarritasuna sustatzea. Ogasun Ministerioarekin eta Adifekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan, Hegoaldeko Trenbide Saihesbideko zenbait tarteren eraikuntza-proiektuak lizitatuko Ezinbesteko azpiegitura da Bilboko Portua egungo zenbait zabaleratako trenbide-sarearekin lotzeko, baita, Ezkerraldeko herritarrei ahalik eta eragozpen txikienak sortuz, Bilboko Portuan salgaiak sartzeko eta bertatik ateratzeko ere. 2021erako 4,6 millioi euroko aurrekontua hartu da aintzat.