Eguberriak segurtasunez bizi ditzaten, aholkuak eman dizkie barakaldarren Herritarren Segurtasun Arloak

0

Gaur kaleratu du Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotzi Ángel Madrazok barakaldarrei zuzenduta aholku-sorta bat, Eguberriak segurtasunez bizi ditzaten. Garaiotan, eguneroko jardueretan zuhurtziaz jokatzeko aholkuak dira, besteak beste, erosketak, dekorazio-elementuen erabilera. Oraingoan, Covid-19ren kutsatzeak saihesteko osasun neurriak gaineratu dizkio.

«Gabonetan pandemia mundiala izango dugunez nagusi, egun horiek gure senideekin batera ospatzeko modua mugatu beharko da, baina, hala ere, tradizioak mantendu egingo  dira, eta komeni da arlo guztietan neurriak hartzea», adierazi du Madrazok.

Udaltzaingoa eta Babes Zibileko boluntarioak udalerriko kaleetan egongo dira, barakaldarren segurtasuna zainduz, koronabirusaren aurkako babes-neurri guztiak betearaziz eta deitutako ekitaldiak normaltasunez garatzen lagunduz. Zeregin horiek auzotar guztien jarrera arduratsuarekin ezarri behar dira.

Aholkuen artean, pilaketak egon daitezkeen lekuetan lapurretak sahiestera bideratutakoak nabarmentzen dira. Hain zuzen ere, Gabonetako erosketetan ez da diru-zorroa bistatik galdu behar, eta hobe da poltsa eta motxiletan eramatea, gorputzaren aurrealdean. Udalerriko merkatariek eta ostalariek berehala jarri behar dute harremanetan Udaltzaingoarekin, baldin eta susmatzen badute gaizkileak edo karteristak egon daitezkeela. Gainera, billete faltsuak atzematean segurtasun-neurriak zorroztea gomendatzen zaie, eta zalantzarik izanez gero, agenteekin harremanetan jartzea.

Bizilagunei eskatzen diegu arreta berezia jar dezatela kanpoaldean argi itxurako gabonetako apaingarriak jartzeko leihoetan, eta egiaztatu dezatela apaingarriak jartzeagatik leiho bakar bat ere ez dela irekita geratzen, etxebizitzara sartu ahal izatea saihesteko.

Era berean, gogorarazten da artikulu piroteknikoak arduraz erabili behar direla; hasteko, etiketan CE marka daramatenak soilik erosi behar dira, eta, ondoren, gutxieneko adina, erabilera-jarraibideak eta segurtasun-distantziak errespetatu behar dira. Bide publikoan erabiltzean, ez dira ez pertsonengana ez animaliengana zuzendu behar, eta haurrek beren adinerako baimendutako gai piroteknikoak erabiltzen dituztela zaindu behar da une oro, betiere pertsona heldu batek gainbegiratuta.
F1 kategoriako artifizio piroteknikoak bakarrik erabil daitezke eraikinen barruan, talka-trumoiak izan ezik. Kasu horietan, baimenduta dago edozein merkataritza-establezimendutan saltzea. kategoriak, erabilerak eta adin baimenduak jasotzen dituen taula hau erantsi da.

«Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arlotik gogorarazi nahi dugu garrantzitsua dela osasun-arloko agintariek maila guztietan helarazten dituzten jarraibide eta gomendio guztiak betetzea. Garrantzitsua da Eguberrietako afariak eta bazkariak familiartera mugatzea, lagunekin eta senideekin ahalik eta gutxien elkartzea eta elkartzekotan,  babes-neurri guztiak zaintzea, distantzia gordez eta musukoa jantziz, eta ahal dela, topaketak aire zabalean egitea. Denon esku dago Gabon seguruak eta arduratsuak ospatzea «, azpimarratu du Angel Madrazok.