Kbus berria urtarrilaren 9an jarriko da abian Barakaldon

0

Albiste handi batekin hasiko da urtea Barakaldon: autobus modelo berria martxan jartzea. Zerbitzua urtarrilaren 9an, larunbata, jarriko da martxan, Barakaldoko auzo urrunenak hiriko erdigunearekin lehen aldiz lotuz. «Hilabete askotako lana izan da, gainditu beharreko oztopo asko, baina, azkenean, barakaldarrei hainbeste eskatzen duten zerbitzu berri honen hasiera data eman diezaiekegu», adierazi du Amaia del Campo alkateak Burtzeña auzoan, urtarriletik aurrera zerbitzu horretaz lehen aldiz gozatu ahal izango dutenetako auzoan, alegia.

Maiatzeko osoko bilkuran, autobus eredu berriaren behin betiko esleipena onartu zen; eredu horrekin, barakaldarren eskaera historiko bati erantzun nahi zaio: hirigunetik urrunen dauden auzoei autobus zerbitzua eskaintzea. Hala, Burtzeña, Kastrexana, Ur Gozo, Zubileta eta Kadagua auzoek, besteak beste, Kbusera igo eta erdigunera modu erosoagoan hurbiltzeko aukera izango dute. Eta iriste-erraza.

Horretarako, egungo 1. linea lerro biribil bihurtuko da. Orain arte ibilbidea Labe Garaiak etorbidean (Desertu Berria) hasi eta Lutxanan amaitzen zen. Autobus berriarekin 634 Desertu Berria eta Lutxana lotuko ditu ibilbideak. Linea horrek sei autobus izango ditu aldi berean. 1. linea handitu egingo da Burtzeña auzoari zerbitzua emateko, eta Zorrotzarekin muga egiten duen biribilguneraino jaitsiko da.

Gainera, linea berri bat sortuko da, 3. linea, Kadagua eta Kastrexana lotuko dituena, Konstantzia, Bakea, Gurutzeta plaza, Munoa eta Zubileta zeharkatuz, ibilbidea Kastrexanan amaituz. «Zerbitzu hau auzo hauetako bizilagunentzako mirkrobus eroso eta iriste-errazekin emango da», azaldu du alkateak.