Urtarrilaren 6ra arte bihurtuko da Barakaldoko Munoa Finka parke tematiko

0

Gaur heldu da magia Munoa finkara. Llanoko auzo barakaldarrean dagoen Barakaldoko parke liluragarria itxi egingo dute, haurrek oso ongi ezagutzen dituzten haur-filmetako pertsonaien irudiak hartzeko.  Gaur emango zaio hasiera Munoa Magic-i eta urtarrilaren 6ra arte iraungo du.

Trolletako pertsonaiak, Dumbo, Tadeo Jones, Hangry Birds… eta beste batzuk etorri dira Munoa finkara, eta parke tematiko polit bat sortu dute, handien zein txikien gozamenerako. Sarrera librea izango den arren, edukiera mugatuta egongo da, koronabirusaren prebentziorako neurriak direla eta. Horrela, bada, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara 10 bizikidez ostatutako taldeak sartu ahal izango dira, ordu erdiro. Beraz, parkearen barruan 60 lagun baino ez dira egongo txanda bakoitzean.  «Behar izanez gero, edukieraren muga aintzat hartuta, tiketak banatuko dituzte arduradunek iristen direnen artean, zein txanda dagokien jakin dezaten», adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok. Saioek 30 minutu iraungo dute, eta partaideek argazkiak egin ahal izango dituzte irudiekin.

«Lasaitasunerako eta zuhurtzia gomendatzeko mezua helarazi nahi diet herritarrei. Hamabi egunez egongo da zabalik ekimena, eta behar beste denbora izango dugu ikusi eta hartaz gozatzeko», esan du Del Campok. Honela banatuko dira saioak: 5 txanda goizez, eta 9, berriz, arratsaldez.  «Hala balitz, egun horretarako saioak agortu direla adieraziko luke Udalak gizarte sareetan, inor alferrik joan ez dadin hara», iragarri du alkateak.

Hori horrela, Munoa parkea itxita egongo da gaurtik, abenduaren 23tik, urtarrilaren 6ra, adierazitako jarduera horretarako bakarrik zabalduko baita. «Horrela lortuko dugu edukiera kontrolpean izatea, eta, saioetan, bizikide-taldeen arteko tartea behar bestekoa izatea», azpimarratu du.

Hilaren 25, 1 eta 6ko jaiegunetan, ordea, ez da Munoa Magik-ik izango.