Aitor Urzelai: “Eraldaketa-une honetan, enpresak aukerak identifikatzen lagundu behar ditugu”

0

Aitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean, Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia “Euskadiko industria eta zerbitzu aurreratuko enpresen bidelagun onena izatea da, lehiakortasun handiagoa lortzeko helburuarekin”.

COVID-19ren krisiak urtebete iraun ondoren, epe motzean enpresei pandemiak eragin dituen zailtasunak gainditzen laguntzea du xede. Eta etorkizunera begira, Urzelaik “SPRI gero eta hurbilagoa, proaktiboagoa, bizkorragoa, malguagoa” izatea lortu nahi du, horrela “enpresei hiru trantsizioetan (energetiko-klimatikoa, teknologiko-digitala eta soziosanitarioa) sortzen ari diren aukerak identifikatzen eta aprobetxatzen laguntzeko”. Horretarako bere laguntza-tresnak erabili nahi dira, hala nola I+G+b, digitalizazioa, ekintzailetza edo industria-garapena.