Abenduaren 29aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 144
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 38
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.473
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 113
- Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 87
Gaur egun, 7 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (55), Bilbozar-Bilbao (43), Arandia-Arrigorriaga (25), Calabria-Forua (10), Rodríguez Andoin IV-Bilbao (5), Gallarta Laguntza Zentro –GUFE (5) eta Albiz Santiago Llanos-Sestao (1).
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 79 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 45 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 34 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 24 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 18 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 6 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.
Azken orduetan ez da egoitzako erabiltzailerik hil Covid-19rekin.
Azken orduetan 19 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).