Markina-Xemeinen pertsona bat hil da auto baten eta autobus baten artean gertatutako istripuan

0

Gaur, igandea, arratsaldean, pertsona bat hil da BI-633 errepidean, Markina-Xemeingo udal-barrutian, gertatu den zirkulazio-istripuan. Istripua auto baten eta autobus baten artean gertatu da. Errepidea erabat itxita dago, eta Ertzaintzako patruilak ari dira trafikoa bideratzen.

Gaur arratsaldeko 17,40 aldera, Peugeot 307 batek eta Scania autobus batek elkar jo dute BI-633 errepidean, Markina-Xemeingo udal-barrutian, Iruzubietako bidegurutzean, zirkulatzen ari zirela. Istripuaren ondorioz, autoan zihoan bidaiari bat hil da, bertara agertu diren mediku-zerbitzuek egiaztatu dutenez.

Autobuseko gidariak eta bertan zihoan emakume batek osasun-laguntza jaso dute lekuan bertan.

Informazio hau bidali den orduan, 18,40an, bidea erabat itxita dago eta Ertzaintza ari da trafikoa bideratzen. Bestalde, Ertzaintzak zoritxarreko istripua argitzeko ikerketak hasi ditu.