Bilbobusek autobus zerbitzua eskainiko du Ekialdetik etorritako Erregeen harrera ekitaldirako

0

Bihar, urtarrilak 5, harrera egingo zaie Ekialdeko Errege Magoei Bilbao Arena Kirol Jauregian. 5 saio egingo dira guztira: goizean, 11:00etan eta 13:00etan eta arratsaldean, 16:00etan, 18:00etan eta 20:00etan.

Hori dela eta, Bilboko Udalak autobus-zerbitzu berezia jarriko du bihar Bilbao Arenara iristeko. Autobusak Plaza Biribilaren ingurutik abiatuko dira.

Zerbitzua hamar minuturik behin eskainiko da saio bakoitzaren hasiera-ordua baino ordubete lehenago hasita, hau da, 10:00etan hasita, goizean, eta 15:00etan, arratsaldean). Saioak amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea dagoen bitartean.

Beste alde batetik, uriko beste alde batzuetara joateko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute saioen ondorengo minutuetan, Askatasuna parkean geraldi bat egiteko.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, uriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarriko da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.