PRUEBA
Joan den abenduaren 24a berezia izan zen herritar guztientzat. Olentzerok eta Mari Domingik Urumea Bailara bisitatu zuten, herriak eta kaleak ilusioz betetzeko asmotan. Zelabide auzoan ere izan ziren, noski, eta bertakoek eskerrak eman nahi dizkiete bertaratu ziren herritar guztiei. Adin guztietako auzotarrak izan ziren bertan, eta pozez beteriko arratsaldea izan zen. Olentzeroren eta Mari Domingiren besarkada jasotzea ezinezkoa izan bazen ere, opariak eta mezu goxoak partekatu zituzten han izan ziren guztiek.