Legorburu Orereta Ikastolak antolatutako mikrokontakizun lehiaketan nagusitu da

0

Hamarreko urtea izan zen 2020a Iñigo Legorbururentzat, zentzu guztietan. Izan ere, urtea amaitzear zela, Orereta Ikastolak antolatutako mikrokontakizun lehiaketan nagusitu zela jakin zuen. Berri pozgarria izan zen Legorbururentzat, bertan ikasi baitzuen hernaniarrak. Azken sari horrekin, hamarreko langara iristea lortu du. «Orain 3 edo 4 urte lortu nuen errekorra,  15 sarietara iritsi nintzenean,  baina hori berriro lortzea zaila egingo zait», aitortu du.

Lehiaketako xedea zen gehienez 150 hitz eduki behar zituen beldurrezko narrazioak bultzatzea. Legorbururen apustua sorpresatxo bat gordeta duen istorio bat aurkeztu izan zen. Egilearen hitzetan, «konfinamenduko egunik beltzenetan txertaturik gelditu zitzaidan argazki batekin jokatu dut. Egun haietan, uste dut naturak berriro bere lekua topatu zuela gure herri eta kale izkinetan eta hortik abiatu nintzen».

Atzetik mikrokontakizunean, beraz, konfinamenduko bizipenak islatu ditu. «Aurtengo martxoak, antza ez digu udaberririk ekarri eta munduak negutzen jarraitzen du. Etxealdiak, itxialdi beldurgarri bat ekarri die, nire beldur diren bitartean».

Sari gisa Oreretako Donostia sagardotegian bi pertsonentzako bazkari edo afaria egiteko txartela lortu du.