Athleticek Barçaren aurkako hirugarren garaipena jarraian du buruan

0
PRUEBA

Athleticek Bartzelona hartuko du bihar San Mamesen, 2020-21 denboraldiko Ligako 2. jardunaldiko atzeratutako partidan. Lehoiak eta katalanak 21:00etatik aurrera nor baino nor izango dira Katedralean, Marcelino Garcia Toral entrenatzaile zuri-gorri berriarekin.

Talde zuri-gorriak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du etxean Fc Bartzelonaren aurka, Katedralean jokatutako azken bi konpromiso ofizialetan irabazi ostean: LaLigako 2019-20ko lehen jardunaldian eta denboraldi bereko Kopako final-laurdenetan, biak 1-0 irabazita.

Gainera, Athleticek Bartzelonaren aurka Laligan jokatu dituen azken lau partidetatik bakarra galdu du (garaipen bat eta bi berdinketa), eta horietako bitan bere atea hutsean utzi du, aurreko bederatziak euren aurka galdu ondoren. Etxean, Athleticek ez du galdu Bartzelonaren aurka etxeko txapelketan jokatu dituen azken bi partidetan, golik jaso gabe (0-0 2018-19an eta 1-0 2019-20an).

Marcelino Athleticen entrenatzaile gisa estreinatuko da bihar. Kasualitatez, Athleticeko azken bost entrenatzaileetako batek ere ez du galdu talde zuri-gorriarekin LaLigako lehen partidan (2 garaipen eta 3 berdinketa). Jose Manuel Esnal “Mane” izan zen azkena galtzen, 2006an. Bielsak bana berdindu zuen Rayo Vallecanoren aurka, Valverdek 2 eta 1 irabazi zion Valladolidi, Zigandak hutsean berdindu zuen Getaferen aurka, Berizzok 2 eta 1 irabazi zion Leganesi eta garaipena lortu zuen ere Garitanok Gironaren aurka, 1 eta 0.