Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Udal Gobernuko zenbait kiderekin eta hainbat ordezkari instituzionalekin batera, Bizkaiko Caritasen ohiko Opil Solidarioaren banaketan parte hartu du, baina aurtengoan, betiko kokapena eta formatua aldatuta, koronabirusaren pandemiak eraginda.
Horrela, lehenengo aldiz, Opil Solidarioa Euskal Museoan banatu da, aldez aurreko hitzorduarekin eta Covid-19ak eragindako pobrezia zein bazterketa sozialeko egoera larriei erreparatuta.
Urtero bezalaxe, Bizkaiko Okinen Elkarteak 2.000 pertsona ingururentzako opila prestatu du, eta txokolatearekin batera banatuko da eramateko moduko banakako packetan. Euro bateko prezio sinbolikoan eros daitezkeen pack solidario horiek lortzeko, aurrez aurreko salmenta-puntua jarri da Bizkaiko Caritasen egoitzan (Erribera, 8), baita online salmentarako gunea ere Euskal Museoaren webgunean. Bizkaiko Caritasen Opil Solidarioa banatzeko, 10:00etatik 14:00etara bitartean, Museorako sarrera Gurutze kaletik egingo da, eta irteera Unamuno plazatik.