Bilboko Udaltzaingoak 18 patruila-auto berri estreinatzen ari da egunotan. Ibilgailu horiek auzoetako ikuskaritzetarako dira eta Udalaren flotan sartu dira renting erregimenean. Sistema horren bidez, urian patruilatzeko ibilgailuak etengabe modernizatzen dira.
Zehazki, auto horiek, kalean daudenak, 48 hilabeteko alokairuan hartu dira, 12 hilabete gehiago luzatzeko aukerarekin.
Denak dira Ford C-Max Ecoboost modelokoak eta horietako hamabik atxilotuen ekipoa daukate, hau da, manpara bat.
Udal-flota berritzeko, urian patruilatzeko ibilgailuak gaztetzeaz gain, energia-eraginkortasunaren alde ere egin nahi da, bai kontsumoari dagokionez, bai CO2 gutxiago isurtzeari dagokionez.
Gaur egun, Bilboko Udaltzaingoak 127 ibilgailuz osatutako parkea du (horietatik 109 turismoak, furgonetak eta lur orotako ibilgailu eta 18 motozikletak dira), bere bereizgarriarekin errotulatuta. Horietatik, 51 ibilgailu renting sistemaren bidez eskuratu dira eta gainerakoak udalaren jabetzakoak dira.
Flota honek urtean batez beste 1.250.000 kilometro egiten ditu.