Dastatuz egitasmoa

0

Haurtzaroan elikagai berriak ukatzea ohikoa izaten da. Elikadura neofobia deritzo eta bereziki umeen fruta eta barazkien kontsumoa azpimarratzekoa izaten da. Haurren % 20-30ak bakarrik betetzen ditu fruta kontsumo gomendioak eta % 10ak soilik barazkienak. Bestalde, elikadura orekatu bat ez jarraitzea haurtzaroko obesitatearen eta harekin erlazionatutako gaixotasunen kausetako bat da.

Testuinguru honen aurrean, Dastatuz proiektuak fruta eta barazkiekiko neofobia gutxituko duen alderdiak identifikatu nahi ditu. Haurraren elikagaien aukeraketa zabaldu al daiteke amaren elikadura eta elikadura osagarria bezalako etapa goiztiarretan eraginez? Literaturan gai hau sostengatzen duten hipotesiak badaude, baina geure inguruan espezifikoki heltzen duen lanik ez dago.

Dastatuz proiektuaren fase pilotua martxan jarri zenetik urtebete bete da. UPV/EHU eta Osasun Ikerketa Institutuen (Bioaraba, Biodonostia, Biocruces-Bizkaia) elkarlanetik sortutako eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko babesa duen proiektua da hau. Orain ekimen hau aurrera eraman ahal izateko parte hartu nahi duten boluntarioen laguntza behar da.