Bilbao Arena da, gaurko egun osoan, ohiko Erregeen Kabalgata ordezkatu duen “Gau magikoa” musika-ikuskizunaren bost emanaldien agertokia. Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea lehenengo funtzioan izan da, gaur goizeko 11:00etan.
Kabalgata bezalako ekitaldi jendetsuak Bizkaiko hiriburuko kaleetan eskaintzeko ezintasunak bultzatu du Bilboko Udala, 40 minutu inguruko iraupena duen musika-ikuskizun hau programatzera, ahalik eta neska-mutil gehienek goza dezaten. Horretarako, bost emanalditan aurkeztuko da, bi goizean izan dira eta hiru arratsaldean bertan izango dira. Kontuan hartu behar da Bilbao Arenak 400 pertsona har ditzakeela emanaldi bakoitzeko, segurtasun araudia betetzearren, eta ordubete behar dela emanaldien artean garbiketa lanak egiteko.