Lan Eskaintza Publikoa egin du Barakaldok erretiratuek hutsik utzitako 20 plaza betetzeko

0

LEPak honako lanpostu hauek biltzen ditu: udaltzaina, ofizioetako laguntzailea (udal brigadak), delineatzailea, goi mailako ingeniaria, administraria eta atezaina. Gainera, Udaltzaingoaren barruan 15 lanpostuko barne-sustapena jarriko da martxan. Eskaintza dagoeneko argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta ekitaldi honetan hasiko dira tramiteak.
Barakaldoko Udalak beste Lan Eskaintza Publiko bat (LEP) argitaratu berri du, udalaren birjarpen-tasa eguneratzeko, hau da, erretiroen ondoren hutsik geratzen diren lanpostuak betetzeko. Kasu honetan, 20 plaza eskainiko dira honako lanpostu hauetarako: udaltzaina, delineatzailea, goi-mailako ingeniaria, administrariak, atezainak eta lanbideetako laguntzailea. Argitaratu da dagoeneko Eskaintza Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta aurten martxan jartzea espero da.

«Gure helburua udal langileen bitartekotasuna murriztea da, horregatik, gure langile zaharrenen erretiroekin libre geratzen diren lanpostuak betetzen lagunduko diguten LEPak egitearen alde egiten dugu», adierazi du Iratxe Foces Giza Baliabideetako zinegotziak. «Bizi izan dugun urte zail honetan, gainera, uste dugu administrazio publikoek enplegua sortuko duten ekintzak bultzatu behar ditugula, enplegu planen, inbertsio publikoaren, kultur programazioaren edo horrelako lan eskaintzen bidez, enplegu publikoaren aldeko apustua eginez», azpimarratu du.