Marcelino: “Ilusio eta anbizio handia dut”

0

Marcelino Garcia Toral Athletic Clubeko entrenatzaile berria ilusioz beteta agertu da. Bere adierazpenetan, prestatzaile asturiarrak adierazi du pozik dagoela klub “historiko” honek fitxatu duelako, eta “eskerrak” eman nahi izan ditu “talde tekniko honengan konfiantza izateagatik, taldea zuzentzeko”.

Lezamara iritsi zenean ere anbizioa agertu du: “Ilusio eta anbizio handia dut. Jokalari guztien laguntzarekin, zaleek ikusi nahi dutena zelaian ikustea nahi dugu. Euren taldea erakunde honek duen ideiarekin eta filosofiarekin ikusten badute, eta herri oso bat identifikatuta sentitzen bada, helburua lortuko dugu eta harro egongo gara”.

Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak ere hitz batzuk izan ditu entrenatzaile berriaren etorreraren inguruan: “Lezaman ongietorria eman nahi diogu talde tekniko berriari. Lehen egunetik ilusio eta gogo mezua helarazi digute”.