Arrontegi kalean izandako sute batek Arrontegi auzoko eraikin oso bat hustea eragin du. Amaia del Campo alkatea bertara joan da, beharrezkoak izan daitezkeen udal jarduketak eta baliabideak koordinatzeko. Udaltzaingoaren jarduketari esker, eraikina azkar hustu dute, eta ez da zauriturik egon.
Gertakaria goizeko 11:15ak inguruan izan da, Arrontegi kaleko 28. zenbakian. Eraikineko 20 etxebizitzak hustu behar izan dituzte, eta une honetan, bizilagunak zain daude suhiltzaileek kea guztia atera arte. Udal arkitektoari bertaratu eta egituretan kalterik izan den egiazta dezala eskatu dio Udalak.
Alkateak Udaltzaingoaren jarduketa eskertu du; izan ere, patruilak azkar iritsi direnez, etxebizitzak oso azkar hustu ahal dira eta ez da zauriturik egon.