Araba Kultura Bonua erritmo onean saldu da

0

Joan den abenduaren 17an jarri zen abian Kultura Bonuaren salmenta lurraldeko 46 saltokitan erritmo onean saldu da.

Saltokiek behar zuten bonu mota bakoitzeko 50 bonu baino gehixeago jaso zituzten. Lau establezimendutan eskatu zituzten bi bonu motetako guztiak (euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan) agortu dituzte, hain zuzen ere honako hauetan: Re-Read lowcost liburu denda, Arlekin, Astrolibros eta Elkar. Beste zazpi establezimendutan euskarazkoak ez diren bonuak agortu dira, baina euskarazkoak badituzte oraindik: Saga liburu denda, Hisptería, Casa del Libro, Zuloa, Mara-Mara Liburuak, Librería Aranbide eta TAE. Gainerako saltokietan salgai dituzte oraindik eskuragarri jarri ziren lau bonu motetakoren bat (ondasunak eta zerbitzuak).

Bonuak eskuratzeko, kanpainari atxikitako saltokietara joan behar dute herritarrek eta dendan bertan egingo diete beherapena. Maiatzaren 31ra arte izango dira eskuragarri. Saltokien zerrenda eta bonuari buruzko informazioa honako webgune honetan kontsulta daitezke: https://web.araba.eus/eu/kulturabonua.