Gazteriaren Institutuak gazte elkarte baten komunikazio kanpaina babestu du, gazteak kontzientziatzea helburu duena, covid-19aren aurrean babesteko. «Stamm Company» gazte ikasle elkarteak sortu duen «Desmascarando el futuro, #PorVolverA_», «Etorkizuna agerian uzten #_Bueltatzeko» kanpaina da.
Gazteriaren Foru Erakundeak udan sortutako kanpaina propioa badu ere (Zein da zure egitekoa?), eta nahiz eta bertako materialak oraindik ere erabiltzen dituen bere jardueretan, «Kontzientziazio arloan egiten den edozein ahalegin txikia da, eta, beraz, proposamena aurkeztu zigutenean, onartu eta zabaldu baino ezin izan genuen egin», adierazi du Ana del Val institutuko arduradun eta foru diputatu ak.