Arabako Kultura eta Kirol Sailak berriz ere milioi bat euroko partida edukiko du A Planean ehunari eusteko

0

Berriz eta Kultura eta Kirol Sailak milioi bat euroko partida edukiko du A Planean kulturaren, kirolaren eta gazteen arloetako ehunari eusteko. Hain zuzen ere, 740.000 euro kulturarako izango dira, 180.000 euro kirolerako eta 80.000 euro gazteen arloko politiketarako. Gaur, Arabako Batzar Nagusietako batzordean bilduta, Ana del Val foru diputatuak adierazpen hau egin du: “aurrekontu hauekin pandemiaren hasieratik geure buruari ezarritako helburu batzuk lortuko ditugu: ehuna eta beraren egitura babestea eta inor atzean ez gelditzea, eta inbertsioak egitea programazio lokalean eta ondarearen zaintzan; gainera, hori guztia egitean entzute aktiboa eta koordinazioa sendotuko dira, eta 2020ko esperientziaz baliatuko gara”.