Bilboko Udalaren Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak kontsumo arduratsua, solidarioa eta segurua gomendatzen du

0

Urtarrila urteko hilabeterik zailenetako bat da etxeko ekonomiarentzat, batez ere Gabonetatik eratorritako eta «urtarrileko aldapa» deiturikoarekin kateatzen diren gastu ugarien ondoren.

Horregatik, Bilboko Udalaren Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) egun horietan kontsumo arduratsu, jasangarri, solidario eta osasunaren aldetik segurua egitearen garrantzia goraipatu nahi die herritarrei.

Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi den Yolanda Diezek kontsumitzaileei «preziotik haratago begiratzeko eta erosketak egin aurretik xehetasun guztiei buruz informatzeko eta galdetzeko» aholkatzen die. Gainera, aurten oso garrantzitsua da, COVID-19a dela eta, kutsadurak ekiditzeko, neurri sanitarioei eustea.

Horregatik, Osasun eta Kontsumo zinegotziak «dendak bisitatzerakoan maskara erabiltzea, pilaketak saihestea eta salgai dauden gaiak ukitu aurretik eta ondorengel hidroalkoholikoa aplikatzea eskatu die herritarrei «.