Euskadin 10.692 pertsonak jarri dute txertoa COVID-19aren aurkako txertaketa-kanpainaren lehen astean

0

Osasuneko Sailburuak herritarrak arduratsuak izateko eskatu du, birusa gehiago zabal ez dadin, eta, horretarako, distantziak gorde, eskuak garbi izan, maskara erabili, espazio itxiak aireztatu eta kontaktuen burbuila mantentzeko

10.692 pertsonak jaso dute COVID19 txertoaren lehen dosia Euskadin abenduaren 30etik. Osakidetzako ehun bat profesional arduratzen ari dira adinekoen egoitzetan dosiak emateaz.

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak Itziar Larizgoitia Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarekin batera Bilbon eman duen prentsaurrekoan esan du adierazle epidemiologikoek erakusten dutela pandemiaren bilakaera negatiboa eta kezkagarria dela Euskadin.

  • 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 255,40 da. Gogora ekarri behar dugu indize horrek herritarretan agertzen doazen kasu berrien kopuruari egiten diola erreferentzia.
  • Halaber, goranzko joera ikusten da kutsakortasun-indizearen balioetan; gaur egun, 1,1ekoa da.
  • Osasun-sistemaren asistentzia-eremua dela eta, gaur egun 72 pertsona daude Zainketa Intentsiboen Unitatean COVIDarekin. ZIUen Kontingentzia Planaren 3. egoeran jarraitzen dugu. ZIUn okupatuta dauden oheen heren batean COVIDa duten pazienteak daude.

TXERTOAK

Txertaketa-kanpainari dagokionez, sailburuak gogorarazi du lehenengo dosiak eremu soziosanitarioan ematen hasi direla, zehazki, adinekoen egoitzetan. Hala, abenduaren 30az geroztik, 10.692 pertsonari jarri die txertoa Euskadik.

Euskadik erreserba estrategikoa egin du, hornidurarik egon ezean, Euskadik dagoeneko bertan txertoa jarri duten pertsonei bigarren dosia eman ahal izateko, txertoaren zehaztapenek aurreikusten duten bezala.

Txertoari buruzko informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/covid-19-aren-txertoa/web01-a3korona/eu/