Getxok kultur sektorearen formakuntza bultzatzeko laguntza-programa abian jarri du

0

Pasa den urtean Getxoko Kultur Etxeak bi deialdi zabaldu zituen Covid-19ren ondorioz sortutako osasun-krisiari aurrera egiteko, kultura-sormena bultzatuz eta udaleko eraikinetan kultur sektoreak proposatutako ekimenak programatuz. Horiei beste hirugarren bat gehitu zaie orain eta horren bitartez kultur sektorearen formakuntza bultzatu nahi da. Aurrekoekin bezala, ekimen honekin ospatu ez ziren jaien baliabideak erabiltzeko konpromisoa bete nahi izan du Udalak.

Deialdi berriaren helburua Getxoko kultur sektoreko kideen kultur formazioa hobetzea da. Horretarako, sektoreko enpresa eta profesionalen kultur ezagutzak eta gaitasunak sakontzen lagundu eta udaleko elkarteen erregistroan izena eman duten kultur elkarteetako kideen kultur formazioa areagotu nahi da.

Ekimen honen bitartez diru-laguntzak emango dira honako arlo hauetako ikastaroak egiteko: literatura, musika, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, arte bisualak, ondarea, arte-bide berriak eta kultura arloko ikasketa espezifikoak. Pasa den urteko 13tik aurrera eginiko ikastaroetarako laguntzak eskatu ahal izango dira eta deialdiaren epea 2021eko urtarrilaren 5etik azaroaren 15era zabalik egongo da. Guztira, 30.000 €ko esleitu zaizkio ekimen honi.

Laguntza hauek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Getxon jarduera profesional edo kultural asoziatiboa garatzen dutenak. Bi laguntza-ildo ezartzen dira eta bakoitzean, aipatutakoaz gain, bete beharreko baldintzak hurrengoak dira: 1. ildoko laguntzak eskatzeko, Getxon egoitza fiskala duten kultur sektoreko enpresetako kide edo autonomoa izatea. 2. Ildokoak eskatzeko, berriz, Getxoko udal erregistroan inskribatutako elkarte bateko kide izatea.