Getxoko Udaltzaingoak 243 salaketa espediente ireki ditu Alarma- eta osasun-estatuari buruzko araudiak ez betetzeagatik

0

Udaltzaingoak 243 salaketa espediente ireki ditu ostegunetik igandera, abenduaren 31tik urtarrilaren 3ra, osasun neurriak eta Alarma Estatuaren araudia ez betetzeagatik. Gehienak, 194, maskarekin, alkohol-kontsumoarekin eta ostalaritzarekin lotuta egon ziren, eta horietatik, 60 ostalaritzako lokaletan jarri ziren, edukierari, ordutegiei edo bezeroen kontsumoari buruzko arauak ez betetzeagatik barran edo terrazetatik kanpo.

Gainerako 49ak 6 pertsonatik gorako taldeak osatzeagatik eta ordutegi-muga ez errespetatzeagatik izan ziren.

243 espedienteetatik, gehienak, 131, Gau Zaharrean izan ziren; 52, Urte Berrian; 32, urtarrilaren 2an, larunbatean, eta 28, atzo, hilaren 3an, igandean.

Udalak, berriz ere, erantzukizun indibiduala eta kolektiboa eskatu du une bakoitzean aplikatu beharreko araudia betetzeko.