PCR probak egingo dira Bermeon

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen esparruan, herritarren laguntza eskatu dute, eta behean zehazten den biztanle-taldeari PCR proba egitera joateko eskatu diote.

 

NORK?

BERMEON bizi diren 6 urtetik gorakoek

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Herritar guztiek hitzordua eskatu beharko dute honako telefono honetara deituta:

  • Bermeoko Osasun Zentroa: 94 602 90 50
  • Osakidetzako Osasun Aholkua: 900 20 30 50

NOIZ ETA NON?

Baheketa bihar, urtarrilak 8, ostirala, hasiko da (16:00etatik aurrera) eta ziur aski asteartean, urtarrilak 12, amaituko da. Probak Artza Udal Pilotalekuan (Nardiz tar Benantzio, z/g) egingo dira, 08:30etik 21:30era.

 

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi nahi diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan bakartzeko eta osasun-zentrora deitzeko.

Baheketa egiten zaien pertsonek ez dute isolamendurik beharko probaren emaitza izan arte. Hala ere, sintomak dituztenek edo aurretik isolatuta daudenek ez dute baheketara joan beharko; osasun-zentroarekin harremanetan jarri beharko dira.

 

 

Galdakao, 2021eko urtarrilaren 7a