Zaldibarren PCR probak egingo dira

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen esparruan, herritarren laguntza eskatu dute, eta behean zehazten den biztanle-taldeari PCR proba egitera joateko eskatu diote.

 

NORK?

ZALDIBARREN bizi diren 6 urtetik gorakoek

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Herritar guztiek hitzordua eskatu beharko dute honako telefono honetara deituta:

Zaldibarko kontsultategia: 94 682 70 01

  • Osakidetzako Osasun Aholkua: 900 20 30 50

NOIZ ETA NON?

Baheketa bihar, urtarrilak 8, ostirala, hasiko da (16:00etatik aurrera) eta ziur aski igandean, urtarrilak 10, amaituko da. Probak udal liburutegian egingo dira (Euskal Herria Etorbidea, 5), 08:30etik 21:30era (larunbata eta igandea)

 

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi nahi diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan bakartzeko eta osasun-zentrora deitzeko.

Baheketa egiten zaien pertsonek ez dute isolamendurik beharko probaren emaitza izan arte. Hala ere, sintomak dituztenek edo aurretik isolatuta daudenek ez dute baheketara joan beharko; osasun-zentroarekin harremanetan jarri beharko dira.

 

Galdakao, 2021eko urtarrilaren 7a