Vesgak 2024ra arte berritu du Athletic Clubekin

0

Athletic Clubek eta Mikel Vesga futbolariak 2024ko ekainaren 30era arte kontratua luzatzeko akordioa lortu dute. Etete klausula 50 milioi eurokoa izango da.

Vesga 2014-15 denboraldian iritsi zen Lezamara. 38 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin eta filialarekin Bigarren Mailara igo zen. Gasteizko jokalariak debut ofiziala egin zuen lehen taldearekin 2016-17 denboraldian Sporting Gijonen aurka, eta talde horretara utzita joan zen denboraldi horretan bertan. Hurrengo denboraldia talde zuri-gorrian jokatu ondoren (2017-18), Vesga utzita atera zen berriro 2018-19an, oraingoan CD Leganes taldera, Lehen Mailan. Gasteiztarra 2019ko ekainean itzuli zen Lezamara, eta ordutik 69 partida jokatu ditu (52 Ligan, 9 Kopan eta 8 Europa Leaguen) Athletic Clubeko lehen taldearekin. Aurtengo denboraldian Vesgak LaLigako 18 partidetatik 14 jokatu ditu, horietako hamar hamaikakoan, eta 850 minutu egin ditu orotara.