Virginia Díaz Raspaseko arraunlariak COEren domina jaso du

0

Raspas del Embarcadero Klubeko arraunlaria den Virginia Díaz Rivasek Espainiako Batzorde Olinpikoaren (COE) domina jaso d, bere kirol-merituen aintzatespen gisa: azken bi denboraldi horietan bakarrik, Europako txapelduna eta txapeldunordea eta Espainiako txapelduna izatea lortu du, arraunketa olinpikoaren hainbat modalitatetan.

Asunción Loriente Espainiako Arraun Federazioko lehendakariak domina eman dio kirolariari, “gure kirolak dituen balio guztien adibidea”, udaletxean egin den ekitaldian. Horretan, Amaia Agirre alkateak anfitrioi gisa jardun du, udalbatzako ordezkaritza batekin eta Areetako klubeko talde teknikoko eta zuzendaritzako kideekin batera, besteak beste.

Virginia Díaz oso harro agertu da aintzatespen horrengatik, eta eskerrak eman nahi izan dizkie erakunde publikoei eta haren klubari eskainitako babesarengatik: “zuen aldetik jartzen duzuelako nik eguneroko lanean jardun ahal izateko. Oso zoriontsu egiten nau denok amets beraren alde lan egiteak”, esan du.