«Zergatik eutsi nahi diozu euskaltasunari?»

0
PRUEBA

Bere blogaren sarrera berria plazaratu du aste honetan Pedro J Oiarzabal ikertzaile eta diasporan aditu den irakasle bilbotarrak, eta galderak eta gogoeta eginez idatzi du, Euskal Herriko eta Diasporako gazteei hain zuzen. Blogean bertan irakur daiteke Euskal Herriko galdetu dien Euskal Herriko gazteek eman dioten erantzuna. Baina horrez gain, Diasporako euskal gazteei ere zuzendu zaie, eta hauei ere katramila duen galdera egin die, honelaxe:

«Gustatuko litzaidake deia egitea diasporako gazteei, konta diezaguten ze zentzua duen eurentzat gaur egun, euskal gauzekiko harremana eta lotura gordetzeak. Folio bateko gehienezko luzera izan dezakeen testu batean egitea eskatuko nieke, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez eta info@euskalkultura.com helbidera bidaltzea urtarrilaren 31a baino lehen». Ondoren testu esanguratsuenak argitaratzeko.

Animatu zaitez, beraz, irakurle; edo proposatu ondoan duzun gazteari, ea ze erantzun ustekabeko, aberasgarri, harrigarri edo hunkigarri ematen duen. Ariketa baliotsua izan daitekeela uste dugu. Hizkuntza ez da arazo, euskara, gaztelania, frantsesa ala ingelesa. Idatzi eta bidali info@euskalkultura.com helbidera, lerroburuan «Euskal diaspora irudikatuz» edo antzeko zerbait ipinita.

Aldez aurretik, eskerrik asko.