Donostian atxilotu dute motozikleta bat eta motozikletak zeraman matrikula lapurtzeagatik

0
PRUEBA

Ertzainek 27 urteko gazte bat atxilotu dute goizaldean, motozikleta bat eta motozikletak une horretan zeraman matrikula lapurtzea leporatuta. Gaueko hamaika eta erdiak aldera, Ertzaintzaren patruila batek abiadura handian zirkulatzen ari zen motozikleta bat ikusi du, eta agenteak atzetik segika zituenean ospitaleetako biribilgunearen ondoan erori da motor-gidaria, eta atxilotu egin dute.

Bart gaueko hamaika eta erdiak aldera, Gipuzkoako hiriburuan herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila batek motozikleta bat ikusi du abiadura handian zirkulatzen eta semaforo bat gorrian pasatzen Errondo pasealekuan.

Horren aurrean, patruila motozikletaren atzetik abiatu da eta gelditzeko agindu dio autoaren megafoniatik eta argi-seinaleen bidez, baina motor-gidariak ez dio jaramonik egin.

Ospitaleetako biribilgunera iritsi denean, motor-gidaria lurrera erori da.

Egoera kontrolpean zutenean, eta motor-gidariarentzat anbulantzia bat eskatu ondoren, agenteei jakitera eman diete motorrak zeraman matrikula beste motor batena zela, eta hainbat egun lehenago jarri zutela lapurretaren salaketa. Bestalde, eta motozikletaren benetako matrikula zein den jakin ondoren, agenteek jakin dute motozikletaren lapurreta ere hainbat egun lehenago salatu zutela.

Horrengatik guztiagatik, Donostia ospitalera eraman aurretik jakinarazi diote agenteek ustezko lapurrari atxilotuta zegoela motozikleta eta matrikula lapurtzea leporatuta.