12 talde eta bakarlari gaztek parte hartuko dute Villasoundbilbao musika-jaialdian

0

Bilboko Udalak antolatutako VillaSoundBilbao musika-jaialdiko epaimahaiak 12 talde eta bakarlari aukeratu ditu bere lehen edizioan parte hartzeko. Jaialdiaren helburua da 16 eta 30 urte arteko gazteen sorkuntza-lanak bultzatu eta sustatzea, eta musika arloko askotariko eta egungo proposamenak eskaintzea jendeari.

Izena eman duten 106 talde eta bakarlarietatik, epaimahaiak Bizkaiko 8 talde, Gipuzkoako 3 eta Nafarroako 1 aukeratu ditu. Ekimen hau 16 eta 30 urte arteko gazteentzat da. Aukeratutakoen batez besteko adina 24,5 urtekoa da.