Aldundiak Gaztelugatxeko Donienerako sarbidea itxi du lur-jausi baten ondorioz

0

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko Donienerako sarbideak itxi ditu, Urizarretako eta Ermuko sarbideen bidegurutzearen eta ermitara igotzeko eskaileren aurreko plataformaren artean lurra jausi delako.

Ingurumeneko Zuzendaritzako teknikariak gaur goizean joan dira gertakariaren tokira lur-jausiaren lehen balorazioa egitera. Lur-jausiak hogei metro zabal inguruko lur-buztana utzi du sarbidean, eta mendi-hegaletik behera joan da itsasora iritsi arte. Lehen azterketa horretan, teknikariek arrail sakon bat ikusi dute hegalaren goialdean, erorketa hasi den tokian hain zuzen ere. Arrailak 50 metro inguru ditu, eta, hori dela eta, teknikariek aurreikusi ditu lur-mugimendu berriak gertatuko direla.

Arriskuak saihesteko, eta eguraldiak txarrera egingo duela aurreikusten denez, Gaztelugatxeko Donienerako sarbidea moztea erabaki da, hegalaren egoeraren azterketa zehatza egin ahal izan arte, eta eremuko segurtasuna bermatzeko eta bidean eroritako lurra kentzeko beharrezkoak diren jarduerak zehaztu arte.

Sarbideak itxita mantenduko dira, mugarik gabe, harik eta teknikariek uste duten arte lurrek beharrezko bermeak dituztela pertsonen joan-etorrietarako.