Athleticek porrota jaso zuen Lezaman

0

Zori txarra lehoientzat Eibarren aurka. Berriro ere, eta oso modu krudelean, lehoiak penaltiz jaso zuten porrota. 89. minutuan, Sara Navarrok penaltiz gola egin zuen talde armaginarentzat.

Bigarren minutuan, Yulemak Noeliaren irteera bat aprobetxatuz markagailua irekitzeko aukera izan zuen, aldaratzea ez zuen gutxigatik baliatu aurrealdeak. Ondoren, Eibarrek Thembiren bitartez barkatu zuen, aukera bikoitza baten bitartez, lehenengo zutoinarekin egin zuen topo eta ondoren De la Navaren gorputzarekin. Atezainak Sara Navarroren jaurtiketa batekin ere lan egin behar izan zuen.

Bigarren zatian, Sheila Elorzak langa jo zuen 50. minutuan. Atheticek, orduan, Lucia Garcia izan zuen erreferentzia ezker hegalean. Bigarren zatiak zurigorri kolore argia izan zuen. 62.ean, Luciak gol aukera garbia izan zuen eskuinarekin, baina bere jaurtiketa gora joan zen. Hiru minutu geroago, Yulemarekin pareta handi batean, barkatu egin zuen Noeliarekin buruz burukoan. 77.ean, talde armagina jokalari bat gutxiagorekin geratu zen Ane Perezek bigarren txartel horia ikusi zuelako. 87. minutuan Vanesa Gimbertek zutoina jo zuen korner batean. Vanesak berak penaltia egin zion Thembiri 90. minutuan. Zori txarra izan zuten lehoiek. Sara Navarrok 89.ean penaltia sareratu zuen.

Askoz gehiagorako denborarik gabe, Iker Dorronsororen taldeak garaipena lortu zuen. Zurigorriek agindu zuten bigarren zatian, baina saiakera guztiak egin arren, hiru puntuak Eibarrera joan dira.