Carlos Suarez Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekano ohia zendu da

0

Carlos Suárez González Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekano ohia urtarrilaren 7an hil zen, Peñaforteko San Raimundo egunean.

Carlos Suárez Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanoa izan zen 1987tik 1998ra, eta denbora tarte horretan Abokatuen Euskal Kontseiluko presidente izan zen hiru alditan. Carlos Abokatuen Mutualitatearen Batzorde Betearazleko kide zen eta, Gobernu Batzordeko kide izan zen bitartean, haren bilakaeran aktiboki parte hartu zuen. Egun, Mutualitateko presidenteordea zen.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Zuzenbide Zibileko katedraduna ere izan zen. Abokatutzari eskainitako bizitza osoko lanaren aitorpen gisa, Peñaforteko San Raimundo Ordenako Ohorezko Gurutzea jaso zuen.