Egokitzapen lanak Zarauzko Haurreskolan

0

COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko, Udalak egokitzapen lanak burutu ditu Zarauzko Haurreskolan.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziaren esanetan, “Haurreskolako zuzendariarekin elkartu ondoren, COVID-19 egoerara egokitzeko lan batzuk egitea ezinbestekoa ikusi dugu”.

Hala, urrian, portero automatiko bat ezarri zen. “Sarrerak kontrolatzeko egokia zela uste dugu” esan du Urbietak. Erne eta Leihoak enpresek  gauzatu dute obra. Berrikuntza hauetan 2.844,37 euro inbertitu dira.

“Ondoren, azaroan, eraisgarriak diren leihoak jarri genituen, gelak aireztatu ahal izateko” gaineratu du Hezkuntza zinegotziak. Leihoak enpresak egin ditu aldaketa hauek eta 8.436,73 euro inbertitu dira.

“Abenduan, umeen burbuilak mantendu eta kanpoko eremura irteteko, 3 sare eta 4 toldo bertikal jarri dira” zehaztu du Urbietak. Lan hau Beris enpresak egin du 2.424,84 euroko inbertsioarekin.

“Guztira 13.700 euroko inbertsioa egin dugu Zarauzko Haurreskolan. Aldaketa hauekin, haur, guraso eta hezitzaileen segurtasuna bermatu nahi izan dugu” amaitu du Urbietak.