Giltzarrik jarduera berriak eskainiko dizkie gazte barakaldarrei

0

Barakaldoko Udalaren (Giltzarri) aisia hezitzailerako eta gazteen partaidetzarako udal-zerbitzuak jarduera-programa bat eta gazte-taldeak prestatu ditu urteko lehen hiruhileko honetarako, helburu argi batekin: gazteen kolektiboa pixkanaka suspertzeko eta abian jartzeko prozesua babestea,  beraien arteko harremanak eta gizarte-harremanak, bai eta aisialdiko jarduerak ere murriztu behar izan baitituzte zenbait hilabetetan.  «Gazteak berriz ere elkartzeko eta jarduerari berriro ekiteko ekimenak eskatzen ari dira, Covid-19aren aurkako segurtasun-neurri berriak kontuan hartuta; horregatik, Aktiba zaitez! antolatu dugu, asteburuetan egingo diren prestakuntza-, hezkuntza- eta kultura-jardueren programa bat», azaldu du Gazteriako zinegotzi Jonathan Martínek.

Urtarrilean eta otsailean aisiako prestakuntza- eta kultura-jarduerak eta txangoak eskainiko dira.  Jarduera guztiak euskaraz egingo dira, eta, ahal dela, gazteen udal lokaletan edo herriko beste gune batzuetan (kiroletakoak, aisialdikoak edo kulturalak) egingo dira.  «Gazteen gustuko jarduerak gaur egun modan dauden jokoekin elkartu nahi izan ditugu, hala nola Amoung Us jokoarekin, Zero Latency errealitate birtualaren esperientziarekin, magia-tailerrekin edo crossfit eta spinnig saioekin», azpimarratu du Martínek.