Ikastetxe publikoetako patioetan 13 karpa jarri ditu Barakaldok

0

13 karpa jarri ditu Barakaldoko Udalak  hiriko Haur eta Lehen Hezkuntzako 12 ikastetxeetako patioetan. Inbertsioa 118.0000 eurokoa (BEZ barne) izan da, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du Udalaguntza2020 funtsen bitartez, eskolek leku gehiago izan ditzaten zerupean, koronabirusaren pandemia zabal ez dadin.

Eusko Jaurlaritzak laguntzak iragarri bezain laster abiarazi zituen Udalak karpak lehenbailehen jartzeko tramiteak. «Oso bizkor jardun dugu, bai Arlotik, bai ikastetxeetatik, segituan jakinarazi zizkigutelako beharrizanak, etengabe izaten baikara harremanetan», azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.  Hori horrela, Gabonetako oporraldian jarri ahal izan dira karpa gehienak, eta halatan, Barakaldo izan da aukera bizkorren baliatu duen hirietako bat.

Hauek dira Covid 19ri aurka egiteko behin-behineko karpak  jar diezazkietela eskatu duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak: Alkartu, Arteagabetia, Bagatza (haurrak), Bagatza Lehen Hezkuntza, Pilar, Gurutzeta, Ibaibe, Juan Ramón Jiménez, Larrea, Mukusuluba, Munoa eta Arrontegi (haurrak).