Pandemiaren eragina Gizarte Zerbitzuetan

0

Balear Uharteetako Unibertsitateko, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Zaragozako Unibertsitateko kidez osatutako ikerketa-talde batek gizarte-zerbitzuetan COVID-19ak duen eraginaren bigarren gainbegiratze-txostena argitaratu du, irail, urri eta azaro bitartekoa.

Txosten horrek berresten du pandemiak eragindako krisiaren ondorioz nabarmen ugaritzen ari dela gizarte-laguntzak behar dituzten pertsonen kopurua; izan ere, behar-egoeran sekula izan diren familietara iritsi da, ostalaritza eta beste zenbait sektore ixtearen ondorioz diru-aurrezkiak kontsumitu baitituzte. Txostenari dagokion epean egindako elkarrizketetatik ondorioztatzen denez, egoera horrek okerrera egingo du neguan, negozio gehiago ixteko arriskuaren ondorioz.

Halaber, txostenak agerian uzten du egoerak okerrera egin duela gizarte-zerbitzuen erabiltzaile izan ohi diren pertsonen kolektiboan. Laguntza eskatzen duten pertsonak profil askotakoak dira: kontratu ezegonkorrak dituztenak; diru-sarrerarik ez duten eta adingabeak ardurapean dituzten familiak, eta pandemiaren ondorioz afekzio emozional larriak dituzten lagunak.

Lagina oso heterogeneoa izan arren —zenbait komunitate-erkidegotako 52 udalerritako gizarte-zerbitzuek hartu dute parte—, antzeko egoerak identifikatu dira oro har.