Gloria Vazquez, Zarauzko Udaleko Parekidetasun zinegotziak (PSE-EE) eta Andrea Diez, Emakumeen Etxeko dinamizatzaileak Jabetze Eskolako 2021. urteko ikastaroak aurkeztu dituzte.
ZER DA JABETZE ESKOLA?
Jabetze Eskolak hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzen digu emakumeoi. Ahalduntzeko leku bat, hau da, bizitza modu autonomo, indartsu eta gugan konfiantza izanda bizitzeko. Helburua gizarte berdinzaleagoa, bidezkoagoa eta anitzagoa lortzea izango da. Horretarako elkarri laguntzeko ahizpatasun- eta elkartasun- sareak lantzen ditugu. Emakumeen* Etxea emakume guztientzako espazio inklusiboa eta irekia da.
IZEN-EMATEA
Izen-emate epea: 2021ko urtarrilaren 11tik 22ra
Izena emateko moduak:
Zarauzko Emakumeen* Etxean (Nafarroa Kalea, 3) – 943 005 136
emakumeen-etxea@zarautz.eus
www.berdintasunazarautz.wordpress.com