Ikerketak eta azterketak aurrera doaz Arrigunagako hondartzan

0
PRUEBA
Gaur goizean itsasbazterreko hondakinen hiru edukiontzi aztertzen ari dira
Arrigunaga, 2021eko urtarrilaren 12a

Gaur, asteartea, Ertzaintzak inguruak aztertzen eta ikertzen jarraitzen du, igandean eta atzo, astelehena, Getxon, Arrigunagako hondartzan, hainbat gorpuzki aurkitu ondoren. Gaur, Txakur Unitatearen laguntzaz, Ereagako, Arrigunagako eta Azkorriko hondartzetan aztertzeko erretiratu dituzten itsasbazterreko materialen hiru edukiontzi miatzen ari dira. Edukiontziak ezkerraldeko industrialde batera eraman zituzten.

Bestalde, gorpuzkiak aurkitu zituzten lekuan, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko urpekariek eta ontziak eta Txakur Unitateko espezialistek itsasertza eta itsasoa miatzen jarraitzen dute.

Ikerketak hipotesi guztiak ditu zabalik, eta ez dago baztertuta kasu kriminal bat izatea.