Agurain, Araia-Asparrena eta Donemiliagan PCR probak

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak -egiten dabiltzan zaintza- eta kontrol-lanen baitan- herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen dio.

 NORTZUK?

Agurain, Araia-Asparrena eta Donemiliagako herritarrak, 16 urtetik gorakoak.

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Hitzordurik gabe joan daitezke baheketa egingo den lekura, edo deitu Osakidetzako Osasun Aholkura: 900 20 30 50.

NOIZ ETA NON?

Baheketak Aguraingo kiroldegian egingo dira urtarrilaren 13tik urtarrilaren 16ra bitartean, 09:00etatik 20:00etara.

 

* Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi nahi diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan bakartzeko eta osasun-zentrora deitzeko.