Paueko Euskal Etxeko ‘Hegaldia’ gizon abesbatzak «Herria gogoan» CDa kaleratu du

0

Joan den abenduan lan berria plazaratuko zuela agindu zuen Hegaldiak, eta hauxe da emaitza, «Herria gogoan» CDa. Euskal etxe pauetarreko gizon abesbatzak hartu duen izen berria da Hegaldia, kantatzeko tradizio handia duen Lagunt eta Maita-ren baitan sortua, beste zenbait gizon-, emakume-, haur- eta koral mistorekin batera. Pandemia egoerak ez du erraztu diskoaren grabaketa, ezta oro har koralaren jarduna ere, baina dagoeneko salgai dago lana, 14 kantu bariatu barruan.

Grabaketa, berez, irail eta urrian egin zen Pauetik hurbil den «Notre-Dame de Guindalos»eko kaperan.