Sareren mobilizazioa Orion

0
Argazkia: Joxemari Olasgasti

Orioko Sarek azaldutakoaren arabera, erantzun ona izan zuen larunbatean eginiko kale agerraldiak herritarren aldetik.

Hau da Orioko Sarek argitara emandako mezua:

«Larunbatean, Orion,220 lagun inguru elkartu ginen presoen etxeratzearen alde, guztion artean mosaiko erraldoi bat osatzeko. Gaur, Orioko Saretik eskerrak eman nahi genituzke.

Eskerrik asko argazkilari lanetan ibili zirenei; eskerrik asko ere ekitaldia prestatu, mosaikoa muntatu, eta laguntzaile lanetan boluntario aritutako herritar guztiei. Biba zuek!

Eta nola ez, eskerrik asko zuri, bidea egitera etortzeagatik, bide izateagatik!

Bagoaz aurrera, eta ziur egon, Gregorio eta besteak ekarriko ditugula etxera. Jarrai dezagun bidea egiten»