‘Amamaren danborra’ dokumentala ikusteko gonbidapenak eskuragai

0
Bihar, osteguna, jarriko dira ‘Amamaren danborra dokumenta ikusteko emanaldietarako gonbidapenak eskuragai. Azpeitiko Udal wegnunean eta Kulturazen webgunean eskuratu ahalko dira online. Eskura, berriz, aurrez Sanagustin kulturgunean izango dira eta emanaldiaren egunean bertan takilan ere izango dira batzuk.

 

Atzo aurkeztu zuten Paola Motok zuzenduriko Amamaren danborra dokumentala, hilaren 19an, 19:00etan estreinatuko da Soreasu antzokian. Estreinaldia online ikusi ahal izango da udal webgunetik, Uztarria eta Erlo telebistan; bai ekitaldia, eta, baita, dokumentala ere. Ondoren, gauean ETB1ean ere izango da ikusgai, 00:30ak aldera.

Ondorengo egunetan, Soreasun pase desberdinak eskainiko dira, herritarrek ikus dezaten. Urtarrilaren 20an 12:00etan, 16:00etan eta 19:00etan izango da ikusgai. Haurren eguna izandatu da urtarrilaren 20koa; Udalak ahalegin berezia egingo du haurrengana iristeko. Txikienek ere jakin dezaten zenbait eskubide lana eginez lortu izan direla, eta emakumeen parte hartzea normalizatzeko ibilbide bat egin behar izan dela.

Urtarrilaren 23an, larunbatean, eta urtarrilaren 25ean, astelehenean, ere beste bi pase izan dira, 19:00etan. Gonbidapenak udal webgunean eta Kulturazen webgunean, Sanagustin kulturgunean eta egunean eguneko sarrera batzuk takilan ere izango dira.

Paola Moto zuzendaria estreinaldian egoteaz gain, urtarrialaren 20ko 19:00etako eta urtarrilaren 25eko saioan izango da, dokumentalaren inguruko xehetasunak azaldu eta herritarren galderei erantzuteko.