EAEko 2021eko aurrekontuari buruz aritu dira Pedro Azpiazu eta bere taldea ELKARREKIN PODEMOS+IU legebiltzar-taldeko ordezkariekin

0

Bilera birtuala izan da, Legebiltzarreko taldeko kide batek positibo eman duelako eta talde negoziatzaileak prebentziozko konfinamendua egin duelako.

Miren Gorrotxategik, Jon Hernandezek eta David Sotok “maximoen eta marra gorririk gabeko” proposamena egin diote Azpiazu sailburuari, EAEko aurrekontuak babestu ahal izateko.

ELKARREKIN PODEMOS+IU izan da negoziazio prozesuan sailburuarekin EAEko aurrekontuaren benetako negoziazioan sartzeko asmoz bildu den alderdi bakarra.

Hala, Azpiazuk proposamena arretaz aztertzeko konpromisoa hartu du, eta bilera bat itxi dute biharko, 16:00etarako, balizko elkarguneak aztertzen jarraitzeko.