Athletici harrera Bizkaiko Foru Aldundian

0

Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusiak eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Diputatuak, anfitrioi lanak egin dituzte Athletcen jokalariei Foru Jauregian, Udaletik iritsita.

“Ikaragarriak zarete, egin duzuena unerik onenean iristen da, animoz beharrean geunden. Zuen etxean zaudete”, esan du Rementeriak, irmotasunez eta esker onez, Elizegiri bidea eman aurretik: “Lehenengo esaldia Sevillara bidaiatu ezin izan zutenentzat da. Talde bat gara, eta garrantzitsuena lekukoa nork hartzen duen da; klub batean hurbiltzen gara eta balioak erakusten dizkigute: konpromisoa, jakitea eta egotea. Bi aurkariek txapeldun izan nahi zuten, horregatik du balio hori. Eskerrik asko gaur falta diren guztiei. Marcelino, eskerrik asko honaino eraman gaituzulako”.