bilboko alkateak eskerrak eman dizkio Athletici ilusio, alaitasun eta harrotasun dosi bat emateagatik

0

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea izan da, gaur, udaletxean, Athletic Clubi egin zaion harrera ofizialaren buru. Ekitaldi xumea eta «ia intimoa» izan da, baina emozioz eta sinbolismoz betea COVID-19 birusak ezarritako oztopoengatik. Horrekin eskertu nahi izan da, Bilboko gizarte osoaren izenean, ilusio eta poz dosi berri hori, beste behin ere, Superkopa irabazi ondoren.

Udalaren ordezkaritza batekin batera, eta Arabiar Aretoan, hiriko ekitaldi nagusien aretoan, talde zuri-gorri osoaren izenean, Aitor Elizegi eta Mikel Martinez Klubeko presidentea eta presidenteordea, hurrenez hurren, izan dira protagonista, Jose Angel Iribarrekin, Marcelino Garcia entrenatzailearekin eta Iker Muniain, Oscar de Marcos, Iñaki Williams, Raul Garcia eta Mikel Balenziaga kapitainekin batera.

Oraingo honetan, Alkateak azaldu duenez, ezin izan da ospakizun berezirik egin edo jendetzarik batu, «Bilbon goi-goian egitea gustatzen zaigun bezala, ezta gure Athletici baldintzarik gabeko babesa ematea, balkoira apainduta irtetea edo gabarra itsasadarretik ateratzea ere, zaleei eta bilbotar guztiei eskerrak emateko… Baina iritsiko da unea».

«Gaur, berriz ere, austeritatearen eta bizi dugun osasun-garaiarekiko erabateko errespetuaren eredu izan behar dugu- zehaztu du-. Harrera xumea baina ilusioz betea, bilbotar bakoitzaren izenean, hau baita zuen guztion etxea. Eta gaur gure bihotza inoiz baino zuri-gorriagoa da. Eman diguzuen gogo beroaren dosi hori txerto berrian jarrita ditugun itxaropenei gehitzen zaie, atsedena, osasuna eta lasaitasuna ekarriko dizkigun normaltasunera itzultzeko. Athleticen garaipenak, bere grinak, baikortasuna eta poza ematen digu«.